Anuario 2013
ISBN
9788474766479
Editorial
Centro de Investigaciones Sociológicas
Fecha de la edición
2014
Colección
Fuera de Colección
Dimensiones
21 cm x 30 cm
N° Pág
331
Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) eginkizun nagusia Espainiako gizartearen jarrerak eta portaerak aztertzea eta denboran zehar jarrera eta portaera horiek duten egonkortasuna eta aldaketa neurtzea da. Urtekari hau 2012an hasitako serie baten parte da, eta 2013an inkesta pertsonalen aplikazioaren bidez hilero egindako iritzi barometroen emaitzak biltzen ditu, laburbilduta. Bertan, garrantzi bereziko galderak barne hartzen dira, eta horietako batzuk hilero errepikatzen dira. Beste batzuk, aldiz, inkesta bakoitzaren izaera monografikoari dagozkio. Horrela, modu bisualagoan eta hurbilagotik helarazi nahi dira erakunde honek urtero sortutako datuak.
Ale honek lehenengo atal bat du, dokumentu honetan zehar erabilitako metodologia zehatz-mehatz azaltzen duena, hamar kapitulu tematiko eta eranskin bat, urtekari honetarako erabilitako azterketen fitxa teknikoekin. Lehenengo bi kapituluak luzetarakoak dira, eta horietan biltzen dira egoera ekonomiko eta politikoari buruzko pertzepzioak, baita gobernuari eta oposizioari buruzko balorazioa ere. Segidan, zortzi kapitulu monografiko ditu, hainbat gairi buruzkoak: irakasleen irudi soziala, kazetaritza eta hedabideak, herritarren eskubideak teknologia berrien aurrean, ohitura sozialak, bideko segurtasuna, gizarte parte-hartzea eta asoziazionismoa, desgaitasuna eta zerga-politikari buruzko iritzia.
Aurkeztutako taulei esker, inkestetan jasotako iritzietako bakoitza elkarrizketatutako zer pertsona motak izateko joera handiagoa duen uler daiteke, hautatutako zenbait ezaugarrien arabera. Horien artean, sexua, adina, egindako ikasketak, lan egoera, egoera zibila edo estatus sozioekonomikoa bezalako ezaugarri soziodemografikoak aipatzen dira, baina baita beste batzuk ere: bizileku duen udalerriaren tamaina, ideologia, boto oroimena eta erlijio praktika. Era horretan, elkarrizketatutako pertsonen iritzia oro har aurkezteaz gain, urtekari honek talde zehatzak partikularizatzeko aukera eskaintzen du.
Urtekari hau garatzeko erabilitako datu-baseak eta CISek 1999tik eginiko inkesta, serie eta galdera guztiak bere web orrian (www.cis.es) daude, dohainik kontsultatzeko edo deskargatzeko.
2013ko urtekariak CISen barometroaren aurtengo daturik garrantzitsuenen hautaketa dakar. "Egoera ekonomikoari eta politikoari buruzko pertzepzioak" atalean gai hau aztertzen duten barometro desberdinen ohiko galderak aurkezten dira, bai atzera begirako ikuspegitik bai aurrera begirako ikuspegitik. "Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa" atalean, elkarrizketatutako pertsonek gobernuari, oposizioari, ministroei eta lider politiko nagusiei buruz egiten dituzten balorazioak azter daitezke, hiru hilez behin aplikatzen diren barometro politikoetan. Gainerako atalek hileko monografiko bakoitzeko galderen hautaketa bat dakarte. Horretarako, adierazle bakoitzaren garrantziaren eta hilabete horretan aukeratutako galdera kopuruaren arteko oreka bat bilatu da. Hala ere, batzuetan, multzoko galdera batzuen hautaketak espazio handiago bat eskaini beharra ekarri du.
Galdera bakoitzari loturiko datuen aurkezpena atal bakoitzaren barruan antzeko egitura mantentzen saiatzen da. Horrela, "Egoera ekonomikoaren eta politikoaren pertzepzioak" eta "Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa" blokeek iritzi horien urteko luzetarako bilakaera dakarte erantzunen irudikapen grafiko batekin (hilerokoa edo hiru hilez behingoa). Bestalde, hileko bloke tematikoek hautatutako galdera bakoitzerako maiztasun marjinalak azaltzen dituzte (edo bitartekoak, kasuaren arabera), grafiko espezifiko batekin batera. Grafiko hauetako gehienek erantzun aukera bakoitzaren portzentajea irudikatzen dute, 10eko eskala batean edo % 100eko eskalan, kasuaren arabera. Hala ere, galdera zehatz batzuetan, lider politikoen eta ministroen batez besteko balorazioan, adibidez, irudikapen hori datuen hurbileneko goiko edo beheko mugetara egokitu da, hobeto ikuste aldera, balio horien hurbiltasunarengatik.
Aurkeztutako taulen edukiari izen adierazgarri bat jarri zaio, eta dagokien hila edo bloke tematikoa ere adierazi dira, erraz identifikatu ahal izateko. Era honetan, adibidez, "Egoera ekonomiari eta politikoari buruzko pertzepzioak" blokeari loturiko lehenengo taulari “SIT1 Taula” izena jarri diogu, “Gobernuaren eta oposizioaren balorazioa” blokeko lehenengo taulari “POL1 Taula”, otsaileko barometroaren lehenengo taulari “F1 Taula”, eta Iritzi publikoa eta politika fiskala barometroaren taulei, berriz, “FIS1 Taula”.
Ondoren, CISek bere erabiltzaileei eskaini ohi dizkien adierazle soziodemografiko eta politikoekiko gurutzatzeak ematen dira: sexua, adina, egoera zibila, hezkuntza, lanbidea, klase soziala, ideologia, boto oroimena, erlijioa eta habitata. Aldagai hauetako batzuk birkodifikatu edo eraldatu egin dira, oro har aldagaiaren kategoria bakoitzerako kalkulatzen diren (portzentaje ilaratan) datuen irakurketa eta interpretazioa errazteko. Soilik galdera batzuen kasuan portzentaje horiek zutabeka kalkulatu dira, eta horrela adierazita agertzen da dokumentuan.
Adina eta klase soziala aldagaiek CISek bere webgunearen bidez azterketa desberdinetarako ematen dituen kategoria berberak mantentzen dituzte. Hala ere, ideologia, habitata, boto oroimena eta hezkuntza beste modu batean birkodifikatu dira, emaitza taula sintetikoago bat aurkezteko.
Adinari dagokionez, honako adin-tarte hauek barne hartzen dira: “24 urte arte”, “25etik 34ra”, “35etik 44ra”, “45etik 54ra”, “55etik 64ra” eta “65 urte edo gehiago”. Ideologia aldagaian, baliorik muturrekoenak bildu dira. Ezkerraldean “1-2”, “3-4” balioak eta eskuinaldean “7-8” eta “9-10” balioak. Bitarteko balioak, “5” eta “6”, bildu gabe utzi dira. Habitataren tamainaren kategoriak honela identifikatu dira: 10.000 biztanletik beherako udalerriak "Herria edo hiri txikia", 10.001 biztanletik 100.000 biztanlera bitartekoak “Hiri ertaina”, 100.001 biztanletik 1.000.000 biztanlera bitartekoak “Hiri handia”, eta 1.000.000 biztanletik gorakoak “Hirigune handia”.
Hezkuntza, klase sozial eta erlijio aldagaiak sortzeko, galdera konbinazio bat erabili da. Hezkuntzaren kasuan, eskolara joan den edo ez galdera eta egin duen gehienezko ikasketa maila neurtzeko galdera konbinatzen dira. Horrela, sei kategoria sortu dira: “Lehen Hezkuntza edo gutxiago”, “Bigarren Hezkuntza, hastapenak”, “Erdi-mailako Lanbide Heziketa”, “Bigarren Hezkuntza, goi-maila”, “Goi-mailako Lanbide Heziketa”, eta “Unibertsitatea”. Erlijio aldagai berriak erlijio arloko definizioa erlijio praktikaren maiztasunarekin lotzen du, eta hiru kategoria sortu dira: “Fededun praktikantea”, “Fededun ez praktikantea”, eta “Ateoa, fedegabea”. Boto oroimenari dagokionez, azken hauteskundeetan botatzera joan zen edo ez galdera eta botoa zein alderdiri eman zion galdera konbinatzen dira. Honako kategoria hauek sortu dira: “PP”, “PSOE”, “IU/ICV”, “UPyD”, “CiU”, “Beste alderdi batzuk”, “Adingabea nintzen”, “Zuriz”, “Ez zuen botatu”, “Ez da oroitzen”, eta “Ez du erantzun”. "Ez zuen botatu" kategoriak jatorrizko bi galderetako edozeinetako abstentzioa islatzen duten aukera guztiak eta boto baliogabea jasotzen ditu.
Bestalde, klase soziala aldagaia elkarrizketatutako pertsonek hiru galderei emandako erantzunetatik sortu da: lan egoera, lanbidea eta estatus sozioekonomikoa. Aldagai honen bost kategoriak hauek dira: “Klase altua/ertain-altua” (profesionalak eta teknikariak, zuzendariak eta kargu ertainak), “Klase ertain berriak” (eskuzkoak ez diren ordainpekoak), “Klase ertain zaharrak” (enpresaburuak, autonomoak eta nekazariak), “Langile gaituak” (eskuzko langile gaituak, langileburuak eta artisauak), “Langile gaitu gabeak” (industriako eta zerbitzuetako langileak, eta landako jornalariak).
Gurutzatzeen azalpen aldagaien “Ez daki (ED)” eta “Ez du erantzun (EE)" erantzun kategoriak soilik zifra hau esanguratsua zuten eta aukera hori esanguratsua zen kasuetan jaso da tauletan. Horrela, ED eta EE erantzun kategoria mantendu egin da ideologia politikoa, boto oroimena eta erlijioa aurkezterakoan, baina ez gainerako kasuetan. Bestalde, galdetegiaren diseinuan hala jaso den kasuetan, elkarrizketatuak galdera egin zaionean “bat-batean emandako erantzuna” den jaso da, eta beste kasu batzuetan, ea elkarrizketatzaileak aurrez zehazturiko erantzun aukera gisa eskaini behar ez zuen kategoria bat zen (kasu horretan, kategoria horren ondoan "EZ IRAKURRI" dator).
Adierazle desberdinen kategoria batzuk elkarrizketatuko pertsonek emandako erantzunen artean oso presente ez egoteak, atal honetan, portzentajeak interpretatzeko horrek dakarren zailtasuna nabarmentzera behartzen gaitu. Horregatik, parentesi artean kategoria bakoitzean edo osotasunean galdera horri erantzun dioten pertsonen kopurua (n) agertzen da.
Hautatutako galderen inguruan ematen den informazioa batzuetan partziala da, irakurketa errazteko. Horrela, adibidez, honako erantzun aukerak dituzten multzoko galderak: asko, dezente, gutxi edo batere ez, maiztasun bat zein adostasun maila bat jasotzeko erabili direnak, taulan aurkezteko, asko+dezente aukerak bateratu egin dira. Era honetako galderei loturiko salbuespen bakar bat dago barometro fiskalari loturiko datuetan; "gutxi" multzoa aukeratu da, beste kategorietako maiztasuna dela eta. Bestalde, erantzun bat baino gehiago aipatzeko aukera ematen duten galderetan (adibidez, lehen eta bigarren posizioak), horietako gehienetan lehenengo posizioari dagozkion datuak bakarrik aurkeztu dira. Gainera, 0tik 10erako eskalako galderen kasuan, multzoko galderak ez direnean, kategoriak bateratu dira irakurketa errazteko: “0-2”, “3-4”, “5”, “6-7” eta “8-10”.
Dokumentuan zehar “Erantzun anitzekoak” deituriko galderak agertzen dira, elkarrizketatutako pertsonek eman ditzaketen erantzun posibleak ere jasotzen dituztenak, aukera edo balio zerrenda batean. Galdera hauetan, (n)-k, gainerako galderetan ez bezala, erantzun guztiak jasotzen ditu, erantzun duten pertsona guztien ordez.
- LANBIDEEN BALORAZIO ESKALA (0-100)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- SEME-ALABEI EDO LAGUNEI GOMENDATUKO ZENIZKIEKEEN LANBIDEAK (2)
- IRAKASLEEN IRUDIAREN ATZERA BEGIRAKO BALORAZIOA (10 URTE)
- IRAKASLEEN MOTIBAZIO MAILA
- IRAKASLEEN MOTIBAZIO URRIAREN EDO MOTIBAZIORIK EZAREN ARRAZOIAK
- HEZKUNTZARI ETA IRAKASLEEI BURUZKO HAINBAT ESALDIREKIKO ADOSTASUNA
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- TELEBISTAKO ALBISTEEN JARRAIPEN MAIZTASUNA
- IRRATIKO ALBISTEEN JARRAIPEN MAIZTASUNA
- KIROLARI BURUZKOAK EZ DIREN EGUNKARIETAKO ALBISTEEN JARRAIPEN MAIZTASUNA
- KIROLARI BURUZKO EGUNKARIETAKO ALBISTEEN JARRAIPEN MAIZTASUNA
- INFORMATZEKO INFORMAZIO ITURRI GUSTUKOENA
- INFORMATZEKO HEDABIDE DESBERDINEK IRITZIA ERATZERAKOAN DUTEN ERAGIN MAILA
- ARLO DESBERDINETAKO INFORMAZIOAREKIKO INTERES MAILA
- HEDABIDEEK EMANDAKO INFORMAZIO DESBERDINEKIKO KONFIANTZA ESKALA (0-10)
- INFORMAZIO ITURRI DESBERDINEKIKO KONFIANTZA ESKALA (0-10)
- HEDABIDEEK EMANDAKO INFORMAZIOAREN ALDERDI DESBERDINEKIKO ASEBETETZE ESKALA (0-10)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- HAINBAT GAIRI BURUZKO KEZKA MAILA
- INFORMAZIOAREN SARBIDE/SEGURTASUN ESKALA (0-10)
- FORMULARIOETAN DATU PERTSONALETARAKO SARBIDEA IZATEKO BAIMENA ZEIN MAIZTASUNEKIN EMATEN DEN
- ERREGISTROREN BATEKO DATU PERTSONALAK DEUSEZTATZEKO ESKAERA
- ADINGABEEK INTERNETEN SARTZEKO IZAN BEHARKO LUKETEN MUGATZE MAILA
- ADINGABEEK INTERNETEN DITUZTEN ARRISKU OHIKOENAK
- INTERNETAREN ERABILERA AZKEN 12 HILABETEETAN
- Internetera sartzeko maiztasuna (azken 12 hilabeteak)
- Herritarren egoismo eskala (0-10)
- Gizartean bidezkoak ez diren hainbat jarrerarekiko tolerantzia
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Zoriontsu izateko zenbait faktoreren garrantziaren eskala (0-10)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Zoriontasun pertsonalaren eskala (0-10)
- Bizitza pertsonalarekiko asebetetze maila (0-10)
- Bizitza pertsonaleko alderdi desberdinekiko asebetetze maila (0-10)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak
- Lan egoera, klase sozial eta ideologiako gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Trafiko istripuetako hainbat faktoreren eraginaren eskala (1-10)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil eta hezkuntzako gurutzatzeak (kont.)
- Lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak
- Lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Trafiko istripuen erantzukizuna
- Puntukako gidabaimena sartzearen balorazioa
- Puntukako gidabaimena sartzearekin lortutako helburuekiko adostasun maila
- Gidatzeko portaera desberdinen arriskuen eskala (1-10)
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin eta egoera zibileko gurutzatzeak
- Sexu, adin eta egoera zibileko gurutzatzeak (kont.)
- Hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak
- Hezkuntza, lan egoera eta klase sozialeko gurutzatzeak (kont.)
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak
- Boto oroimen, erlijio eta habitateko gurutzatzeak (kont.)
- Istripuak saihesteko neurri eraginkorrak
- Trafiko Zuzenbide Nagusiaren kanpainen eraginkortasun maila
- Jendearenganako konfiantza maila
- Parte-hartzea elkarte eta taldeetan
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera, klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio, habitat gurutzatzeak (kont.)
- Jendea elkarteetako kide ez izateko arrazoiak
- Parte-hartzea ekintza politiko eta sozialetan
- Azken urtean gobernuz kanpoko erakundeei eginiko ekarpen ekonomikoa
- Desgaitasunen bat duen pertsona baten presentziarekiko deserosotasun maila
- Jendeak, oro har, desgaitasunen bat duten pertsonen presentziarekiko duten sentimenduari buruzko iritzia
- Desgaitasunen bat duten pertsonek hainbat lekutara duten irisgarritasunaren balorazioa
- Desgaitasunen bat duten pertsonen integrazioari buruzko esaldiekiko adostasuna
- Desgaitasunen bat duten pertsonez arduratu behar den erakundea
- Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen arretaz arduratu behar den erakundea
- Desgaitasunen bat duten pertsonentzako osasun eta gizarte zerbitzuen eta prestazioen zein onura fiskalen nahikotasunaren balorazioa
- Zerbitzu publiko desberdinen funtzionamenduarekiko asebetetze maila
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Zergen funtzionalitatea
- Estatuari zergak eta kotizazioak ordaintzearen truke gizarteak jasotzen dituen kontraprestazioak
- Estatuari zergak eta kotizazioak ordaintzearen truke pertsonalki eta familian jasotzen dituzun kontraprestazioen balorazioa
- Estatuaren hainbat zerbitzu publikotako gastuaren balorazioa
- Maiztasunak eta irudikapen grafikoa
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Sexu, adin, egoera zibil, hezkuntza, lan egoera eta klase sozial gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Ideologia, boto oroimen, erlijio eta habitat gurutzatzeak (kont.)
- Zerbitzu publiko eta gizarte prestazio hobeak izateko zergak gehitzearen balorazio eskala (0-10)
- Espainiako zergadunen gaineko presio fiskala
- Espainiako presio fiskalaren eta Europakoaren arteko alderaketa
- Zergen kobrantzari loturiko justizia